Munduko talentuen bila zabiltza? Gaur egungo sareko tendentzia
nagusienak ezagutu nahi al dituzu? Hona hemen etorkizuneko plataforma
birtuala: Me the one
Badira hiru urte Mikel Torres eta Juan Barberiok, beraien lana alde batera utzi eta proiektu zirraragarri honetan sartu zirela MeTheOne
sortuz. Geroago, besteak beste, marketing alorreko Enpresagintzako hiru
ikasleri -Ianire Miret, Maore García eta Inacio Crehuet- proiektuan
parte hartzeko aukera paregabea eskaini ziguten.
Zer egiten dugun aipatzearren, esango dizuet MeTheOne munduko
talentuak biltzen dituen plataforma birtuala dela. Bertan mundu mailako
arlo ezberdinetako talentuak aurki genitzake: musika, dantza, kirolak
(adibidez, surfa, skate-a, muturreko kirolak…).
Plataforma honek aurkezten dituen zerbitzuak ugariak dira: sare
sozialen tendentzien analisia, informazio estatistikoaren salmenta eta,
bestalde, marka ezberdinei zerbitzuak ematen dizkie beraien kanpaina
publizitarioen salmenta sustapenerako.
Gainera, zu zeu izan zaitezke talentu horren aurkitzailea. Izan ere,
edozein pertsona erregistra daiteke webgunean. Behin izena emanda (posta
elektronikoa erabiliz), erabiltzaile izena eta pasahitz bat egokitzen
zaio pertsona bakoitzari. Erraza eta oso erabilgarria.
eta facebook
bezalako sare sozialetan gaude eta egunetik egunera bertan dugun
eragina handituz doa. Gure helburua, mundu mailako interneteko talentuen
erreferente bilakatzea da eta esan daiteke bide onetik goazela. Izan
ere, dagoeneko hainbat sari jaso ditu egitasmoak (X. Manuel Laborde
Werlinden saria, esaterako). Antena 3 kateak zabaldu zuen egitasmoa eta duela aste pare bat Bilboko Ebe ekitaldian proiektua aurkeztu genuen. Arduradunen hitzetan: “Gure
helburua talentu-bilatzaileen komunitate handi bat sortzea da. Saririk
handiena horixe lortzea izango litzateke guretzat.”
Aipatutako elkarrizketa uzten dizuet. Animatzen al zarete parte hartzera?
Patricia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario